Positibo eman du bizikletan zihoan gaztea harrapatu eta ihes egin duen auto gidariak

Oihana Elorza Gorostiza 2020ko mai. 27a, 22:24
Zazpibidetako bidegurutzea

Zazpibidetako bidegurutzean bizikletan zihoan gazte bat harrapatu du ibilgailu batek eta ihes egin du. Lekukoek udaltzainei gertaeraren berri eman diete eta kale batzuk beherago harrapatu dute auto gidaria. Alkoholemia froga egin eta positibo eman du.

Arratsaldean, 18:00ak inguruan, izan da gertaera. Auto batek bizikletan zihoan 18 urteko neska bat harrapatu eta ihes egin du. Gertatutakoaren lekukoek udaltzaingora deitu dute eta ikusitakoaren berri eman. Kale batzuk beherago harrapatu dute auto gidaria. Udaltzainek alkoholemia froga egin diote euren etilimetroarekin. "Positibo eman duela ikusita, Ertzaintzara deitu dugu eta etilimetro ofiziala eskatu, epaitegirako balio duen froga egiteko", udaltzainburuak azaldu duen moduan. Bigarren proba horretan lehen positiboa baieztatu da: 0,70 eman du. Delitua leporatu diote udaltzainek eta atestatu lanak egin ostean aske utzi dute, epaitegiko abisuaren zain. Neskak kolpea jaso du eta min zuen hainbat tokitan eta Debagoieneko Ospitalera eraman dute azterketa egitera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak