"Aloña Mendi osatzen dugun familiako 15 anai-arreben artean kantatu dugu gure ereserkia. Beste behin, elkarte oso berezia eta ezberdina dala erakusteko eta danok geldi baldin bagaude be, elkartuta jarraitzen dugula adierazteko". Horixe da bideoaren mezua.
Oñatiko abesbatzek eta musika bandak grabatu zuten Aloña Mendiren ereserkia duela sei urte. Antonino Ibarrondo jaio zela, 100 urte bete zirela aitzakia hartuta, 2014an, konpositore oñatiarra omenezko liburu eta disko bat aurkeztu zuten. Diskoa, Antonino berak konposaturiko herriko 14 doinu ezagunekin osatzen da eta tartean, Aloña Mendi kirol elkartearentzat espresuki eginiko ereserkia topatu daiteke. Orain artean, udal musika bandak jotako ereserkia erabili da elkarteko doinu banda ofizial bezala, baina aurrerantzean, ereserkia itxuraldatuta eta eraberrituta aurkeztuko zaigu.
2014ko azaroaren 9an estreinatu zuten ereserkia Azkoagainen.