Oinez abiatu da Caracasera Asier Guridi oñatiarra, Patxi Ruiz-en egoera salatzeko

Oihana Elorza Gorostiza 2020ko maiatzaren 20a

Venezuelan bizi den Asier Guridi Zaloña errefuxiatuak Patxi Ruiz euskal presoari elkartasuna adierazteko abiarazi du martxa hau. Espainiak Caracasen duen enbaxadaren aurrean Ruizen egoera salatzeko asmoa du Guridik. 

Patxi Ruiz-i elkartasuna adierazi -hamargarren eguna du gaur gose eta edari greban- eta egoera hori Espainiako enbaxadaren aurrean salatu asmo du Asier Guridi Zaloña oñatiarrak eta Caracasera oinez abiatu da hori betetzeko, Venezuelako La Haine agerkariak dakarren moduan -bideo batean berak azaltzen ditu martxaren arrazoiak zeintzuk diren-. Aragua, Miranda eta Distrito Capital estatuak zeharkatuko ditu.

Martitzenean abiatu zen oinez, eta egunean 20-25 bat kilometro egitea da bere asmoa.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak