Etxeko leihotik begira

Itziar Larrañaga Sarasola 2020ko maiatzaren 19a

Betiko Oñati, herrimina pizten duen Oñati, kaleak eta mendiak jendez eta alaitasunez beterik dituen Oñati. Hori guztia jasotzen duen bideoa argitaratu du Udalak, eta azkar zabaldu da. Oroitzapenek atzera begira jartzen dituzte oñatiarrak, baina baita aurrera ere, datorrenaren zain; eta ildo horretan, konfiantza mezua zabaldu nahi izan du Oñatiko Udalak.

Hala dio mezuak: "Hibernatzen utzi behar izan ditugu ohiko zenbait hitzordu, jai, gozagai... Ondo gabiltza. Eutsi diezaiogun. Lasai. Lehen baino gutxiago geratzen da geure herriaz gura moduan gozatzeko. Hau guztia bukatzean egingo ditugunez pentsatzea ez dago sobera. Eutsi gogor!".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak