Domekan hasiko dira aurrez aurreko elizkizunak

Oihana Elortza 2020ko mai. 15a, 12:44
Oñatiko San Migel parrokia

Aurrez aurreko lehenengo eliz-kizunak Arantzazun, San Migel parrokian eta agustindarren elizan egingo dituzte asteburuan. Arantzazun eta parrokian 12:00etan izango da meza domekan, eta zapatuan, agustindarren elizan, 18:00etan.

"Distantziak gordeko ditugu. Parrokian, esaterako, bankuak mugitu egin ditugu, eta, modu horretara, 200 pertsona sartuko dira", dio parrokoak, Horazio Argaratek. Aste barruko elizkizunei buruz, bakarra egingo dute egunero: 19:00etan. Meza batetik bestera 24 ordu pasa behar dira.

Jaunartzeei dagokienez, urrira atzeratu dituzte aurtengo maiatzean egitekoak zirenak. "Urriaren 25ean izango da elizkizun bat, baina 50 ume dira eta bakoitzarekin ezin dira lau senide baino gehiago sartu parrokiara; beraz, litekeena da aurreko edo ondorengo domeketan ere izatea jaunartzeak egiteko mezak. Hori zehaztu gabe dugu oraindik", dio Argaratek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak