Bizarrok rock iluna, tristea eta gogorra egiten du eta aurkeztu berri duten lan hau bost abestiz osatuta dago, aurrerapen kantua Giltzapeko oihuak delarik.
Boskote oñatiarrak, sare sozialak erabili ditu kantak aurkezteko eta maiatzaren 11az geroztik egunero, abesti baten berri eman dute. Gauzak horrela, irailean egoerak horretarako aukera ematen badu, Deshumanizazioa lana aurkezteko asmoa dute zuzeneko emanaldi baten bitartez. Hala ere, musika taldeak jakinarazi du, diskoa atera beharrean, lana USB formatuan argitaratuko dutela.