Tabernetako terrazak ere hasi dira zabaltzen. Argazkikoa Boga tabernakoa da, eguerdian. "Jendea etorri da eta eskertzen da, bai. Asko, gainera. Pozik gaude", dio Bogako zerbitzari batek. Taberna barruan ezin da kontsumitu eta kanpoan zerbitzatzen dituzte tragoak, eta mahaiak eta aulkiak desinfektatu bezeroak uzten dituenean. Berdin komunarekin. "Lan handiagoa da, baina pozik gaude. Lehengo giroa ikusten dugu, jendea etorri da, eta pozik gaude, bai".
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.