Oñatiko Ingou Aloña areto futboleko taldeak kategoria bat gorago hasiko du datorren denboraldia. Hiru maila daude Gipuzkoan areto futbolean, eta bigarrenean jokatuko dute oñatiarrek hurrengo denboraldian. Berri hori jaso du Oñatiko taldeak.
Larrialdi egoera honen ondorioz liga bukatutzat eman du Gipuzkoako areto futboleko batzordeak. Azken jardunaldia martxoaren 7an jokatu zuten; garaipena eta lehen postua lortu zituen orduan Oñatiko taldeak. Federaziotik jasotako oharrak dio lehiaketa bertan behera utzi zen momentuan lehen postuetan zeudenak igoko direla mailez; jaitsierarik, ordea, ez dela egongo.
Eskerrak babesleei eta ikusleei
Urte batzuetan talde barik egon ostean, areto futboleko taldea osatu zuten aurtengo denboraldirako. Ondo ibili da taldea.
Berri honekin batera, Ingou Aloñak eskerrak eman gura dizkie babesle guztiei: Ingou publidenda, Errekaldeko denda, Plazaola argazkiak ea Coinbroker aseguruak. Eta eskerrak bereziki entrenatzaile, jokalari eta partiduak ikustera joan diren herritarrei.