Erabakiak alderdi biek hartzen dituztela argitu gura du EAJk

Oihana Elorza Gorostiza 2020ko api. 30a, 19:51

Plazako Txurruka tabernako kanpoko sillak, jasota

Udal Gobernuak erantzun du ez duela ika-miketan sartu gura eta lanean jarraituko duela, "orain arte moduan".

Bizi dugun egoera honen aurrean Udalak hartu behar dituen neurriak lantzeko mahai bat sortzea proposatu zutela adierazi du berrio EAJk. Mahai horretan alderdi bietako ordezkariek pro-posamenak egiten dituztela azaldu du alderdi jeltzalearen bozeramaileak, Ainhoa Galdosek: "Guztien artean hartzen dira erabakiak". Eta minduta dagoela esan du: "Elkarlanean ados-tutako neurriak Udal Gobernuaren erabaki bezala aurkeztu nahi izan ditu EH Bilduk".

Galdosek gaineratu du ez dela "ika-mikatan ibiltzeko momen-tua, elkartasunerako momentua baizik", baina onartu du ez zaio-la askorik gustatu Ekonomia Mahaiak hartutako erabakien berri Udal Gobernuak nola aurkeztu edo azaldu duen. "Astero batzen da mahai berezi hori eta guk ere geure proposamenak egiten ditugu. Baita EH Bildukoek ere. Eta hartzen diren erabakiak guztion artean, alderdi bien ar-tean hartzen ditugu. Egoera larria da eta okertu egin daiteke, eta beharra dutenei laguntzeko bideak jarri behar ditu Udalak, eta horretan gabiltza".

Lanean jarraitzeko erabakia

Oñatiko Udal Gobernu taldeak azaldu du ez duela ika-miketan sartu gura, nahiago duela "orain arte moduan lanean jarraitu, indarrak eta denbora horretara bideratu". Hala, "berdinean" segitzeko konpromisoa duela esan du: neurri ekonomikoen mahaian proposatzeko neurri berriak sortzen, inguruko udalekin elkarlanean, beste tokietako neurriak aztertzen, onar-tutakoak herritarrei helarazten eta herritarrak informatzen, besteak beste. "Bilera ugari egi-ten ditugu astean zehar eguneroko kudeaketarako eta neurri ekonomikoen mahaira proposa-menak eroan guran, COVID-19ak herritarrengan, komertzioengan, negozioengan... eragindako kalteak leuntzeko ahaleginean, besteak beste. Horixe besterik ez dugu helburu eta berdinean jarraituko dugu. Horretarako momentua dugu orain", azaldu du Izaro Elorza Oñatiko alkateak.Jeltzaleek herritarren elkar-tasunean ere badute konfiantza eta "Kuttuna.org egitasmoan bezala, Caritasei laguntzeko deialdian ere" erantzungo dutela uste dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak