"Ekainaren 29an hartuko dugu azken erabakia. Fetxa horretan zalantzarik ez badugu irailaren 12ko lasterketarekin aurrera jarraituko dugu. Bestalde, zalantzaren bat balego, aurtengo edizioa bertan behera utziko genuke. Gure aldetik ez dago ia gehiago egiterik, lasterketaren azken prestakuntzarako behar dugun epea ekainaren amaieratik aurrera bideratu ahalko genuke, hortik aurrera uste dugu ez dagoela denbora nahiko ez lasterkari eta antolatzaileentzat gauzak txukun egiteko. Ulertuko duzuelakoan, ekainaren 29an emango dugu berri eta esango dizuegu erabakiaren arabera zeintzuk izango diren hurrengo pausuak", adierazi dute antolaketa taldeko lagunek.