Aurten ez da Corpus Eguna ospatuko

Oihana Elorza Gorostiza 2020ko api. 28a, 12:22
Duela bi urteko Corpus Egunean plazan

Bertan behera gelditu da aurtengo Corpus Eguna. Horrela erabaki dute egun horretako prozesioan parte hartzen duten lau eragileek: Oñatz dantza taldeak, Corpuseko kofradiak, Oñatiko parrokiak eta Oñatiko Udalak.

Ohar bateratua atera dute Corpus Eguna antolatzen ibiltzen diren lau eragileek horixe adierazteko, bertan behera gelditzen dela aurtengo ospakizuna. "Martxoaren 17tik COVID-19ak eragindako neurri ezberdinengatik konfinamenduan jarraitzen dugu oraindik ere. Itzulera badakigu ez dugula normaltasun osoz egin ahal izango denbora batez. Oharkabean, zenbat jai eta egun garrantzitsu ospatzeko datak gainera etorri zaizkigu. Egoera honen aurrean KORPUS EGUNA ren antolakuntzan zeresana dugun eragile ezberdinak bildu gara, eta, aho batez, 2020ko KORPUS EGUNA bertan behera uzteko erabakia hartu dugu".

Komunikabideetara bidalitako oharrean datorren moduan, Corpus Eguna, jasota dauden dokumentuen arabera, "XVI. mendetik gaurdaino ospatzen den jai erligioso, kultural eta folkloriko garrantzitsuenetakoa da Oñatin. Oñatiko herriak 500 urtetik gora daramatza egun berezi hau ospatzen".

Aipatutako lau eragileak jakitun dira Corpus Egunak jende asko batzen duela elizan zein kalean "eta ezinezkoa da une berezi honek eskatzen dituen gutxieneko segurtasun neurriak betetzea". Hori horrela, "KORPUS EGUNAk bere egun propioa duela ikusten da eta, beraz, ez da dataz aldatzea aurreikusten. Hala, bertan behera geratzen dira 2020ko Korpus Eguneko ospakizunak, behin betikoz. Hurrengo urtean elkarrekin ospatzeko esperantzan geratzen gara. Bitartean, elkartasuna eta osasuna opa dizkiegu herritar guztioi".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak