Herriko pertsonaiei edo gertaerei edo urteurrenei lotutako postalak ateratzen ditu tarteka Zeka numismatika elkarteak. Hijinio Iriarte txistulariarena da atera duen azkena; aste honetan. Aitzakia, duela 100 urte jaio zela (1920-2020). Demetrio eta Hijinio Iriarte, biak izan ziren Oñatiko txistulari oso ezagunak. Postala Turismo Bulegoan egongo da egoera normaltzen denean.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.