Oñatiko Udalak %20ko laguntza emango du 'Kuttuna' egitasmoko bonoak erosteko

Arantzazu Ezkibel Galdos 2020ko api. 16a, 10:54

20.000 euro bideratuko ditu Udalak Kuttuna egitasmora, herriko komertzio txikiak laguntzeko helburuarekin.

Magnet Kooperatibak bultzatutako Kuttuna egitasmoarekin bat egin du Udalak; horretarako, 20.000 euroko poltsa bat sortu du egitasmoak bultzaturiko erosketa bonuetarako. Hau da, herritarrek erosiko dituzten bonuen zenbatekoaren %20a diruz lagunduko du Udalak.

Baldintza batzuk ezarri dituzte; adibidez, bonua 200 eurora artekoa izatea. Hori horrela, erosleak 40 euroan eskuratuko luke 50 euroko bonua; eta, 160 euroan 200ekoa. Bestalde, laguntza erosketa ezberdinetan banatu eta ahalik eta establezimendu kopuru handienera hel dadin, pertsonako 400 euroko muga ezarri da bonuak erosteko. 

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak