Udalak ia 60.000 euro banatuko ditu sei laguntza lerrotan. Lerroak izango dira:
- Nekazaritza ustiategiak modernizatzeko laguntza. 20.000 euroko partida du Udalak, eta helburua da nekazaritza-ustiategien jarraipena ziurtatzea eta Euskadiko nekazaritzaren eta landa ingurune osoaren funtzio aniztasuna eta iraunkortasuna bermatu eta sustatze. Inbertsioak 40 urte baino gutxiagoko nekazari gazteek eginez gero, laguntzak %20ra arte handituko dira.
- Ustiategietako produktuak merkaturatzeko laguntza. Azokara baserriko produktuak saltzera doazenei ematen zaien diru-laguntzaz gain, kontsumo taldeei zuzendutako laguntzak ere sartzen dira. Arlo honetarako 18.500 euroko partida du Udala.
- Nekazaritza erabilerako ura ordaintzeko laguntza. 600 euro ditu Udalak lerro honetarako.
- Putzu septikoak garbitu eta instalatzeko laguntza. 3.000 euroko laguntza bideratuko du Udalak horretarako.
- Landa-auzoetako ermiten argindar kostua ordaintzeko laguntza. 2.000 euro bideratuko ditu Udalak. Ermitak Gotzaindegiaren ardurapean egonik ere, argindarra auzotarren izenean dagoenean edo auzotarrek ordaintzen dutenean, Udalaren diru laguntza eskatu ahal izango du auzo alkateak.
- Baso-bide pribatu nagusiak eraiki eta hobetzeko laguntza. 15.000 euroko diru-partida du Udalak.
Eskaerak abenduaren 31ra bitartean egin beharko dira udal bulegoetan, bi kasutan izan ezik. Nekazaritzako produktuak azokara eramateagatik jasotzen diren diru-laguntzen kasuan, hiru hilabetetik behin ordaintzen du Udalak eta ekoizleek ere hiru hilabetetik behin egin behar dute eskaera. Nekazaritza erabilerako ura ordaintzeko diru-laguntzen kasuan, berriz, datorren urtean, 2021eko urtarrilean zehar eskatu beharko dira laguntzak.