Beste hilabete pare bat beharko dituzte hoditeria lanak bukatzeko

Oihana Elorza Gorostiza 2020ko mar. 18a, 12:20

Kale bietan egiten ari diren lanak

Uraren sare hornidura berritzen ari dira Euskadi Etorbidean eta Roke Azkune kalearen parean eta Gipuzkoako Urak jakinarazi duenez martxa onean doaz eta sei edo zortzi aste barru bukatuko dituzte.

Ur hornidura berritzen dihardute herriko bi puntu horietan, hodi zaharrak kendu eta berriak jartzen. Lanak ondo doazela esan du Gipuzkoako Urak agentziako lan horien arduradunak, nahiz eta gaineratu hemendik aurrera ze martxa hartuko duten jakin ez, ez ohiko egoeragatik. Oraindik ez dakite alarma egoera honek ze eragin izango duen euren eguneroko lanean.

Gaineratu du, baina, oraindik sei edo zortzi aste beharko dituztela alde bietako lanak bukatzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak