Oñatiko txosna batzordeak ezohiko bikoizketa txapelketa antolatu du

Itziar Larrañaga Sarasola 2020ko mar. 16a, 11:20

Koronabirusak eragindako konfinamendua arintzeko asmotan, txosna batzordeak jaietan arrakasta itzela izan zuen bikoizketa txapelketa berreskuratzea erabaki du. Instagram bidez egin dute Koronabirus Bizkoizketa Txapelketan parte hartzeko deialdia; bideoak euskaraz eta gehienez 59 segundo izan beharko dituzte.

Atzo iragarri zuten txapelketa eta dagoeneko hasi dira bideoak jasotzen, guztiak Instagramen daude ikusgai. Hauek dira lehiaketan parte hartzeko arauak:

  • Gaia: Koronabirusa
  • Iraupena: 59 segundo, gehienez.
  • Hizkuntza: Euskara.
  • Eguneko eta pertsonako 2 bideo onartuko dira. Bideo iraingarriak ez dira onartuko.
  • Bikoizketak helarazteko helbidea: bikoizketatxosnak@gmail.com.
  • Konfinamenduak irauten duen bitartean onartuko dira bideoak.

Bestalde, sariak erabakitzeko badituzte ere, lehiaketaren umore tonuari jarraiki, honako hauek proposatu dituzte:

  1. Komuneko papera: hamaseiko pakete bat.
  2. Txagorritxuko jatetxean afari bat bi pertsonentzat.
  3. Txakur bat, kalera paseatzera irten ahal izateko.

Proposamenak ere onartzen dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak