Aralarrera irteera egingo du Aloña Mendik domekan

Maialen Santos 2020ko martxoaren 9a

Aralar mendikatea (Argazkia: Wikipedia)

Aralar mendikatea zeharkatuko dute mendizaleek, eta Hirumugarrietako tontorrera ere joango dira.

19 kilometroko ibilbidea egingo dute guztira; 6 ordu inguruko iraupenarekin. Albiko parkinetik abiatuko dira, eta Aralargo goiko lautadatara igoko dira, gero. Hirumugarrietako tontorretik Malloen ikuspegia bistaratuko dute. Jaitsiera luzea izango da; belardietatik Txindoki aldera eta Larraitzera egingo dute. Ez du zailtasun teknikorik izango, baina nahiko luzea izango da.

Ohi moduan irteerara joateko federatuta egon beharko da, eta joan nahi duenak martxoaren 12a baino lehen eman beharko du izena Aloña tabernan edo alonamendi.mendi@gmail.com helbidean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak