Gaixo zeuden zuhaitzak moztuta

Maialen Regueiro 2020ko martxoaren 4a

Udalak San Lorentzoko autobus geltokitik Eltziako bidegurutzera bidean zeuden zazpi zuhaitz moztu ditu gaixo zeudelako. Zazpi horiek eta jadanik moztuta zeuden beste hiru birlandatuko ditu Udalak, 4.050 euroko (BEZ gabe) aurrekontuarekin. 'Lagestroemia indica' zuhaitzak landatuko dituzte: lehengoak baino txikiagoak dira eta kolore askoko loreak dituzte. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak