Diploma banaketa egin dute Ulman

Oihana Elorza Gorostiza 2020ko ots. 28a, 13:48

Irudian, diploma jaso duten pertsonak. (Argazkia: Ulma)

Prestakuntza ziurtagiria lortu duten lehen bazkideei diploma bana eman diete Oñatiko instalazioetan.

 

ULMA Taldeko zuzendari nagusia, Iñaki Gabilondo, eta Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako sailburuordea, Jorge Arévalo, izan dira ekitaldiaren buru. Horrez gain, Miguel Altuna Lanbide Heziketako Zentro Publiko Integratuko zuzendaria, Iosune Irazabal, eta negozioetako Giza Baliabideetako sailetako langileak ere izan ziren ekitaldian. Irudian, diploma jaso zuten pertsonak.

ULMA Taldearen enplegagarritasun-proiektua lanbide-heziketarik ez duten 50 urtetik beherako bazkide mugagabeei zuzenduta dago. Helburua da pertsona horiek ULMA Taldearen barruan baliozko profil homologatua lortzea, egindako prestakuntza eta Eusko Jaurlaritzak emandako esperientzia egiaztatuta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak