Pake Lekuko antzerki taldeak Remendando males de amores obra estreinatu zuen joan den abenduan herritarren artean. Bi emanaldi eskaini zituzten orduan: bata erretiratuei zuzendurikoa eta bestea –irekia–, herri osoari zuzendurikoa.
Domeka honetan, baina, beste emanaldi bat eskainiko dute, 19:00etan, eta berriz igoko dira Santa Ana aretoko oholtzara, helburu solidarioarekin. Parrokiako Misio Taldeak antolatuta, emanaldian batutako dirua Ginea Konakryn eraikitzen ari diren eskolara bideratuko dute. Sarrerak domekan bertan eskuratu ahal izango dira, 5 euroren truke, Santa Anan –18:00etatik aurrera–. Horretaz gain, ikuskizunera joaterik ez duenak edota lagundu nahi duenak ekarpen ekonomikoa egiteko aukera izango duela azaldu dute Parrokiako Misio Taldetik.