Iker Martinez eta Zaldi Herrenak gaztetxean izango dira domekan

Maialen Santos 2020ko ots. 28a, 12:05

12:30ean eskainiko dute matinee emanaldia. Sarrerak bost eurotan eskuratu ahal izango dira egunean bertan.

Iker Martinez eta Zaldi Herrenak taldeak matinee kontzertua eskainiko du domeka honetan, Antixeneko gaztetxean. 12:30ean izango da hitzordua, eta sarrerak egunean bertan eskuratu ahal izango dira, bost euroren truke.

Irail amaieran aurkeztu zuen Martinezek Lurralde berriak izeneko diskoa, eta ordutik, herririk herri ari da Zaldi Herrenakekin batera. Azken boladan "formatu txikiko" kontzertuak eskaintzen jardun dutela azaldu du abeslariak berak, eta domeka honetako kontzertua "nahiko akustikoa" izango dela aurreratu du. Horretaz gain, kantu ezberdinez gozatzeko aukera izango da gaztetxean: "Disko berriko abestiak ez ezik, zaharragoak ere joko ditugu; baita bertsioak ere", azaldu du. Herrian jotzeari buruz galdetuta, "berezia" dela dio, senideak eta lagunak ikus-entzuleen artean direlako.

Egunotan, guztira, hiru kontzertu eskainiko dituzte: lehena atzo, Gasteizen; hurrena gaur bertan, Bilboko Bira Kulturgunean, 20:00etan; eta azkena domekako matinee-a izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak