Nafarroa hegoaldeko produktuak eska daitezke

Oihana Elorza Gorostiza 2020ko mar. 3a, 08:40

Oliba olioa da produkuetako bat

Errigora ekimenarekin, Nafarroa hegoaldeko oliba-olio birjina estra eta arroza, pasta eta kontserbak eskatzeko aukera dago martxoaren 12ra arte.

Martxoaren 12ra arte egongo da zabalik Errigoraren Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura kanpaina. Ordura arte eskatu ahal izango dira. Bestetan moduan, euskaraz etiketatutako produktua dira, auzolanean prestatutakoak eta ekoizlearen jatorrizko prezioan.

Dena batera eskatu arren, bi txandatan jaso eta ordainduko dira produktuak: martxoaren amaieran edo apirilean (aukeratutako banaketa-gunearen arabera) oliba-olioa, eta maiatzean arroza, pasta eta kontserbak.

Edozein zalantza izanez gero, hauxe Errigorako Oñatiko taldearen helbidea: oinatierrigora@gmail.com.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak