Berdinketan amaitu da Construcciones Aloña Mendi eta Jarrillerasen arteko partidua

Jone Olabarria 2020ko ots. 22a, 21:02

Construcciones Aloña Mendi eskubaloiko neskek 28-28 berdindu dute gaurkoan Jarrilleras taldearen aurka Zubikoan. Lehen zatian "nahiko geldo" aritu diren arren, "partiduaren lidergoa" hartu dute Aloñako neskek bigarren zatian.

"Gogoz" hartu dute oñatiarrek Jarrilleras taldea gaurkoan Zubikoan eta "lehia bizia" izan da nagusi partiduaren azken minutura arte. Lehen taldean "motel" hasi diren arren partiduari buelta ematea lortu dute Aloñako neskek: "Jarrillerasen jokoa nahiko geldoa da. Guk bizkor jolasteko gaitasuna dugun arren, haien jokoan sartu gara lehen zatian eta motel ibili gara. Bigarren zatian aldiz, partiduaren lidergoa lortu eta berdinketan bukatzea lortu dugu".

Azken minutura arte "borrokan" aritu dira oñatiarrak: "Hortxe hortxe ibili gara azken unera arte; talde honen aurka beti galdu izan dugu eta gaurkoan azken minutuan sartutako golari esker berdintzea lortu dugu":

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak