Sala Bros & Sabin eta Unidad Alavesa izango dira gaur gauean Ikatz tabernan

Maialen Santos 2020ko otsailaren 21a

Unidad Alavesa taldeko kideak (Argazkia: Unidad Alavesa)

21:30ean hasiko dira kontzertuak. Asier eta Igor Sala anaiek eta Sabin Gauresti bilbotarrak osatzen duten Sala Bros & Sabin taldea igoko da lehenengo oholtza gainera, 21:30ean hasita. Jarraian, Unidad Alavesa talde ataundarrak eskainiko du kontzertua. Emanaldira joateko sarrerak aurrez eskuratu daitezke Ikatz tabernan bertan, 5 euroren truke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak