Gaur arratsaldean pilota partiduak jokatuko dituzte Zubikoan

Maialen Santos 2020ko otsailaren 21a

Pilotari gazteak Zubikoa pilotalekuan jokatzen.

18:45ean hasiko dira norgehiagokak, eta alebinak arituko dira lehenengo. 

Alebin mailan Lizarralde eta Perez bikotea Behar Zanaren aurka arituko da lehenengo. Urdanpilleta eta Sagastak Ilunpe izango dute aurkari, eta Arrazolak eta Azkuek Ataunen aurka jokatuko dute.

Infantiletan, Barrenak eta Aldeak Tolosa hartuko dute; eta Osesek eta Osak, Zumaia.

Gazteetan, azkenik, Garitano eta Jauregi Ilunperen aurka arituko dira nor baino nor gehiago. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak