Oñatiko Inauterietako jantziak soinean, sekula baino goizago iritsi dira Aratusteak

Oihana Elorza Gorostiza 2020ko ots. 20a, 16:27

Herriko Lehen Hezkuntzako 300 bat ikasle eta irakasle Oñatiko Inauteriez jantzi, eta propio ikasitako abestiak eta dantzak egin dituzte gaur, Egun Gizen egunez, kaleetan. Aratusteei ongi etorria egin diete guztien artean.

Oñatiko Inauterietako jantziak soinean dituztela eman diete herriko ikasleek hasiera Aratusteei. Unibertsitatean elkartu dira eta kalejiran ibili ostean plazara gerturatu, aurtengo berritasunari kondearen eta kondesaren arteko baltsa dantzatuz amaiera emateko. Guztira, Lehen Hezkuntzako 300 bat ume eta irakasle izan dira dantzan, Oñatiko Inauterietako zortzi pertsonaiek lagunduta.

Herriko ikasleekin ekintza bereziren bat egiteko gogoa bazuen lehendik ere Oñatiko Inauteriak taldeak. Eta pentsatu zuten aurten izan zitekeela unea, Oñatz dantza taldearen 50. urteurrenean. Herriko hiru ikastetxeekin batera egin dute posible ideia. Dagokien arropak jantzi ez ezik, ospakizun honetarako kantu eta dantza propioak ere ikasi dituzte umeek. Eta hor ere ikastetxeek lagundu dute. "Dantza taldekook geure umeei erakutsi dizkiegu, batetik, eta modu horretara euren ingurukoei ere bai. Bestalde, irakasleak gonbidatu genituen geure entseguetara etortzeko, eta ikastetxe bakoitzak bere erara landu du", dio Oñatiko Inauteriak taldeko Arkaitz Bengoak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak