Zapatuan botako dituzte, GOIENA telebistan, Kantari-ko Oñatiko lehen saioak. Aurten, asteburu bakoitzean hiru saio berri estreinatuko dituzte, eta asteburu honetan hasiko dira, Oñatikoekin.
Gaztelekuan urtarrilaren 25ean eta 26an grabatu zituzten ordena berean botako dituzte; saio bakoitzeko bost talde, han grabatu zituzten modu berdinean. Hurrengo astean beste hiru botako dituzte eta horrela, denak bota arte. Guztira 38 saio grabatu ditu Kantari-ko lantaldeak, horietatik hamar, Oñatin.
Zapatuan botako dituzte estreinakoz: 09:00etan, 09:30ean eta 10:00etan. Eta arratsaldean errepikapenak izango dira: 17:00etan, 17:30ean eta 18:00etan. Domekan, ordutegi berean ikusi ahal izango dira saio berak.
Bakoitzak berea ikusteko
Behin saioa telebistan emititu eta gero, hurrengo astean zehar, parte-hartzaile bakoitzak, whatsapp mezu bidez, jasoko du parte hartu zuen saioaren bideoa. Bideo horretan, aukera izango dute saio osoa ikusi, edo soilik taldearen emanaldia. Horrez gain, GOIENAko webgunean ere egongo dira saio guztiak, eta argazkiak, ikusgai.