Hautesle zerrendak ikusgai daude gaurtik

Oihana Elorza Gorostiza 2020ko ots. 17a, 10:11
Herritarren Arreta Zerbitzuaren sarrera

Apirilaren 5ean izango diren hauteskundeetako hautesle zerrendak ikusgai daude. Datuetan okerren bat baldin badago, HAZera joanda egin daiteke erreklamazioa datu hori zuzentzeko. Mahaietan egongo diren herritarren zozketa martxoaren hasieran egingo dute.

Apirilaren 5ean egingo diren hauteskundeetako hautesle zerrendak gaur, otsailak 17, jarri dituzte ikusgai; hilaren 24ra arte egongo dira. Zerrenda horiek interneten daude ikusgai. Herritarren Arreta Zerbitzuan ere konprobatu dezake bere datuak herritarrak, nortasun agiria, gida baimena edo pasaportea eramanda. Datuetan akatsen bat izanez gero, HAZen jar dezake erreklamazioa, zuzenketarako.

Botoa postaz emateko epea ere zabalik dago martxoaren 3ra arte.

Apirilaren 5ean hauteskunde-mahaietan egongo diren herritarren zozketa martxoaren hasieran egingo dute.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak