Hamar urteren ostean Santa Ana aretora itzuli da Ruper Ordorika, bere Mugalaris taldearekin batera. Etxean jotzea beti da "berezia" Ordorikarentzat, eta igarri zaio oso eroso egon dela kontzertu osoan zehar. Goraino bete da Santa Ana, Oñatiko musikari ezagunenaren abestiez gozatzeko. Sarrerak duela astebete agortu ziren.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.