Datorren astetik aurrera hasiko dute aurtengo denboraldia Oñatiko txirrindulariek. Hala, maila guztietako taldekideak eta horietako zuzendariak nortzuk izango diren eman dute jakitera.
Benjaminak:
- Uxue Aramburu
- Unax Arzuaga
- Ane Atorrasagasti
- Oihan Buquete
- Manex Erle
- Oier Ezquibel
- Peru Guenetxea
- Alan Hernandez
- Aimar Irizar
- Xabi Soares
- Bittor Ugarte
- Danel Urkia
- Telmo Urzelai
- Oinatz Zumalde
Zuzendariak: Jon Arkauz, Ruper Arkauz, Andoni Beristain, Juan Carlos Buquete, Markel Irizar eta Anartz Murguzur.
Alebinak:
- Arantxa Anduaga
- Manex Axpe
- Jakes Beristain
- Urko Bikuña
- Xabat Erle
- Izar Ezquibel
- Danel Gallardo
- Ander Guridi
- Enaitz Guridi
- Danel Irizar
- Oihan Irizar
- Aitor Murguzur
- Maddi Oleaga
Zuzendariak: Jon Arkauz, Ruper Arkauz, Andoni Beristain, Juan Carlos Buquete, Markel Irizar eta Anartz Murguzur.
Infantilak:
- Alex Beristain
- Xabat Irizar
- Danel Markuleta
- Jon Sanchez
Zuzendariak: Jon Arkauz, Ruper Arkauz, Andoni Beristain, Juan Carlos Buquete, Markel Irizar eta Anartz Murguzur.
Kadeteak:
- Aritz Arregui
- Xabat Kastaños
- Aimar Madina
- Jon Otxoa
- Markel Zubia
Zuzendariak: Iñaki Mugarza eta Kepa Umerez.
Juniorrak:
- Unax Arregui
- Danel Casais
- Unai Cueva
- Aimar Erostarbe
- Aritz Torres
Zuzendariak: Julen Arkauz, Mikel Fernandez eta Aitor Umerez.
Asteburuan, kontzentrazioa
Kadete eta junior mailako txirrindulariek Arantzazun pasa dute asteburua, "taldeko baloreak" lantzea izanik kontzentrazioaren helburu nagusia. Hala azaldu du Markel Irizar txirrindulari ohiak: "Proba ezberdinak egin ditugu asteburu osoan zehar, talde-lana sustatzeko asmoz". Aitor Umerez entrenatzaileak ere "positiboki" baloratu du asteburuko egonaldia: "Oso giro ona izan dugu", azaldu du.
Hain justu, ostiral arratsaldean elkartu ziren taldeak Arantzazura joateko. Egun horretan bertan taldeko orientazio proba egin zuten Arantzazun zehar, eta ostean elkarrekin afaltzeko aukera izan zuten. Horren ostean, talde lanaren garrantziari buruz jardun ziren hizketan txirrindulariak. Zapatu eta domeka goizak, bestalde, taldeko entrenamenduak egiteko baliatu dituzte. Zapatu arratsaldean, gainera, dopingaren aurkako kontrolak izan zituzten berbagai.
Markel Irizar eta Aitor Umerez entrenatzaileak izan dira bertan, txirrindulari gazteekin. Zenbait hitzaldi zein argibide ematen jardun dira egun hauetan, talde sena "bultzatu" eta txirrindulariei ekarpen baliagarriak egitea helburu.