Lehia bizia nagusi, berdinketarekin amaitu da Fagor Industrial eta Hondarribiaren arteko partidua

Maialen Santos 2020ko otsailaren 16a

Atzo arratsaldean, zapatuan, Zubikoan jokatu zuten norgehiagoka Fagor Industrialek eta Ilcapo Hondarribiak. Sei goleko aldeaz, galtzen hasi zuen etxeko taldeak, eta azkenean berdinketarekin amaitu zen neurketa.

Partiduaren hasieran sei gol egin zizkion aurkariak etxeko taldeari, eta neurketa aurrera joan ahala "egonkortzeko" aukera izan zutela azaldu du Fagor Industrialeko kapitain Mikel Agirrek. Hala, talde oñatiarra markagailuan atzetik iritsi zen atsedenaldira –hiru goleko aldearekin–.

Bigarren zatian, aldiz, "erritmoari eustea" lortu zuten etxekoek, eta beraz partidua nahiko berdinduta egon zen minutu horietan. Azkenean, berdinketarekin amaitu zen neurketa; 28 gol sartu zituzten talde biek. Etxeko taldea "pozik" azaldu da lortutako puntuarekin, Agirrek azaldu duenez: "Ligako talde onenetarikoa da Hondarribia; aurkari zaila. Oso pozik gaude lortutako puntuarekin".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak