Euskal Errepublikaren Eguna ospatzeko proiektu burujabeen azoka egin dute plazan

Maialen Santos 2020ko ots. 15a, 14:01
Gaur goizean Oñatiko plazan egindako azoka.

Euskal Errepublikaren Eguna da gaur, eta hori aitzakia hartuta proiektu ezberdinak ezagutzera emateko azoka egin dute goizean Oñatiko plazan, Ehun mugimenduak antolatuta.

Debagoienetik ez ezik, Euskal Herriko beste toki batzuetako zenbait elkarte izan dira azokan parte hartzen. Burujabetza izanik helburu nagusia, nork bere proiektua ezagutzera ematea zuten helburu; "bertako proiektuak" direnak herritarrei erakustea, alegia.

Aleka, Goiener, Olatukoop, Ortuzabala, Erein Da Jan, Izarkom eta Koop 57 izan dira azokan, herritarren eskura informazioa jartzen edota beren produktuak saltzen. Era berean, zenbait herritar ere animatu dira gaurko egunaren harira antolatutako azokara joan eta informazioa lehen eskutik jasotzera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak