BirthGiving-aren helburua
BirthGiving-aren helburua da leinnerrek enpresei ideia berriak proposatzea. Parte hartu duten enpresak, Gestores Europeos, Ekomodo, Emaus, Itsasmendi, Ameztoi eta SSI izan dira eta taldeek aipatutako enpresen xehetasunak ezagutu behar izan dituzte ideia berriak pentsatu ahal izateko. Behin ideiak pentsatuta, ekimen honen azken fasea enpresetako ordezkariei ideiak aurkeztea izan da.