Aloñako Igoerako dortsal guztiak bukatu dira

Oihana Elorza Gorostiza 2020ko ots. 8a, 17:06

Deabrua plazan, irabazlearekin, 2019ko lasterketako helmugara heltzen

Aloñako Igoerako dortsal guztiek badute jabea; 300. Aurreko asteburuan oñatiarrek izan zuten izena emateko aukera -83k eman zuten- eta gaur, zapatua, ordubete aurretik eman dituzte gainerako denak. "Oso pozik gaude. Neska gutxik eman dute izena, hori bai. Dena ondo antolatuta egon dadin lanean jarraituko dugu orain", diote antolatzaile taldetik.

Apirilaren 26an egingo da aurtengo Aloñako Igoera eta dortsal guztiak banatuta daude dagoeneko. Aurreko asteburuan oñatiarrendako zabaldu zuten izen-ematea, 83k eman zuten. Gaur, zapatua, goizean gainerako herrietakoak apuntatzeko aukera zabaldu dute eta ordubete baino gutxiagotan eman dituzte geratzen ziren dortsalak. "Oso pozik gaude, bai. Pena bakarra da aurten neska gutxi animatu direla, 18 bakarrik. Orain lanean jarraituko dugu dena ahalik eta ondoen antolatuta egoteko", adierazi du Mikel Urrutiak.

Hemen izena eman duten korrikalarien inguruko datu batzuk:

  • Guztira, 300 lagunek eman dute izena Aloñako igoerarako (83 oñatiarrak, tartean sei neska)
  • Debagoiendarrak, guztira, 149
  • Izena eman dutenen artean 18 dira neskak (bederatzi bailarakoak, tartean oñatiarrak)
  • Euskal Herriko herri ezberdinetatik etorriko diren korrikalariez gain, Tarragonatik, Burgosetik, Pontevedratik, Castellondik eta Huescatik ere etorriko dira.
  • Dagoeneko 43 lagun daude itxaron zerrendan

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak