Aritza Villaluenga: "Oñatiko aztarnategiak ikertuko ditugu"

Oihana Elorza Gorostiza 2020ko ots. 7a, 21:17

Aritza Villaluenga Oñatin

Sarri egon da Villaluenga Oñatin. AMETeko lagunekin batera sartu da kobazulo baten baino gehiagotan. Arrikrutzeko lehoiaz eta inguruko ondareaz jardun du jardunaldien barruan.

Nolako garrantzia du Arrikrutzeko lehoiak?

Ez du parekorik hezurdura horren aurkikuntzak. Baina hemen badira aztarna gehiago.

Zenbat urte egin behar dugu atzera?

Arrasateko Lezetxikin, duela 240.000 urteko hezurrak aurkitu dituzte. Oñatin bertan, 160.000 urte dituzte hartzen aztarnek. Lehoia bera ez dakigu noizkoa den, ezin zaio DNArik egin eta.

Oñatiko ze ondare paleontologiko aipatuko zenituzke?

1974-1975ean ikerlari batzuek indusketak egin zituzten, baina ez zuten argitalpen zehatzik egin. Ikertzeko materiala badago, eta horretan hasiko gara orain.

Zer ikertuko duzue?

Udalarekin lau urteko akordioa sinatu du EHUko historiaurreko taldeak, eta lana nola egin antolatu behar dugu. Arrikrutzez gain, Jaturaben, Arantzazun eta Araotzen daude aztarnategiak, eta alderdi arkeologiko zein paleontologikotik aztertu nahi ditugu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak