Gipuzkoako Txapelketako pilota partiduetan Aloñak bi partidu irabazi ditu

Arantzazu Ezkibel Galdos 2020ko ots. 7a, 22:43

Gipuzkoako Txapelketako partiduak jokatu dituzte Zubikoa pilotalekuan. Bost partidu izan dira guztira: Aloña Mendiko pilotariak, kadeteen eta nagusien mailan nagusitu dira.

Infantil mailako Txintxurretak eta Egurbidek –Aloña Mendi– hasi dute gaurko jaialdia. Antzuolako Olalde elkarteko pilotarien aurka jokatu dute, eta horiek erraz nagusitu dira oñatiarren aurka: 4-18 galdu du Aloña Mendik. Infantil mailako Larrearen eta Aldearen txanda izan da ondoren. Ilunpe elkarteko bikotearen aurka jokatu dute eta 14-18 galdu dute.

Kadeteen mailan, Aloña Mendiko Etxegarai-Regeiro bikoteak Ilunpeko pilotarien aurka jokatu du. 22-3 izan da emaitza, etxekoen alde.

Nagusien mailan bi partidu jokatu dituzte. Lehenengoan, Eskalero-Perez bikoteak Legazpiko bikotearen aurka jokatu du, eta 10-22 galdu dute oñatiarrek. Bigarren partiduan, Biain-Erle bikotea Lapke1 taldearen aurka 22-14 nagusitu da.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak