Gazteen emantzipaziorako diru-laguntzak "positiboki" baloratu ditu Udalak

Maialen Santos 2020ko ots. 10a, 10:32

18 eta 30 urte bitarteko gazteei, Oñatin ohiko egoitza gisa alokairuan duten etxebizitzaren ordainketan laguntzeko helburuz ematen dizkie udalak emantzipaziorako diru-laguntzak –betiere baldintza jakin batzuk betetzen dituzenei–. Laguntza hauek "egonkortzen" ari direlakoan dago Udala. 

Zehazki, 2019an 34 eskaera jaso zituen udalak; aurreko urtean baino bi gutxiago. Banatutako diru kopurua, ostera, 2018koa baino 2.000 euro altuagoa izan zen –53.207 euro banatu ziren 2019an–. Eskatzaileen profilari dagokionean, 25 urte edo gehiago zituzten eskatzaileen %92k. Gainera, beste urte batez gora egin zuen emakume eskatzaileen kopuruak –2019an guztira 20 izan ziren–. Udaletik azaldu dutenez, dirulaguntza hau "egonkortzen" ari da: “Gazteek emantzipaziorako duten arazoa leuntzen laguntzen ari garelakoan gaude; beren ongizaterako lagungarria delakoan. Gaineratu dutenez, bide horretan "urratsak ematen" jarraituko dute udaletik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak