Lurrazpiko esperientziak elkarbanatzeko eguna

Oihana Elorza Gorostiza 2020ko ots. 6a, 15:50

Jardunaldietan parte hartu duten hainbat lagun eguerdian Turismo Bulegoaren aurrean

'Kantauri mendilerroko koben jardunaldi teknikoak' izeneko topaketa ari dira egiten gaur  Oñatin eta Euskal Herriko, Leongo eta Andaluziako kobetako ordezkariak egongo dira, besteak beste, bakoitzak bere lan egiteko modua eta kezkak azaldu eta partekatzeko. Arrikrutz kobak bisitatzen dira arratsaldean.

Oñatiko Arrikrutzeko eta Aralarko Mendukiloko kobetako langileak ez ezik, Leongo Valporquero eta Huelvako Aracena herriko kobetako ordezkariak izan dira, besteak beste, lurrazpiko esperientziak ezagutzeko Oñatin gaur egin dituzten jardunaldietan. Gandiagako, Debagoieneko Mankomunitateko,  Oñatiko Udaleko ordezkariak eta Koba Turistikoetako Espainiako Elkarteko presidentea, Manuel Durán, ere izan dira.

Bakoitzak bere esperientzia kontatu, nola lana egiten duten azaldu eta egunerokoan dituzten arazoak elkarbanatu dituzte.

Gorrei laguntzeko sistema

Eta esperientziak eta arazoak konpartitzea "aberasgarria" izaten dela adierazi dute. "Kobazulo bakoitzak bere ezaugarriak ditu eta horietara moldatu behar da, baina beti dago zer ikasia besteen esperientziak entzunda. Gainera, zuk bezalako lana egiten dutenekin elkartzeak beti ematen dizu energia lanera bueltatzeko", dio Mendukilo kobetako Amaia Govillarrek.

Hain zuzen ere, Mendukilon bisitari gorrendako erabiltzen duten sistema, tableten erabilera, apuntatu dute, esaterako, Andaluziako Aracenan, hango turismo teknikari Charo Moyak azaldu duenez. Leongo Valporquero kobetako Juan Carlos Carreterrek, berriz, inbidiaz entzun ditu inguruan bizilagun asko dituzten kobetako langileen esperientziak, eurena biztanlerik ez duen herri batean dago-eta. Arantzazu Gaur Fundazioko ordezkariak ere izan dira jardunaldietan. "Jendea ez dator gauza konkretu bat edo beste bat ikustea, esperientzia bat bizitzera baizik. Mendi buelta egiten duten askok galdetzen digute, esaterako, beste zer egin edo ikus dezaketen inguruan, eta interes horregatik, behar horri ahalik eta ondoen erantzuteko, etorri gara jardunaldietara. Bisitariari eskaintzeko dauden inguruko zerbitzuen arteko sarea sortzea garrantzitsua dela uste dut", dio Olatz Fernandezek.

Arrikrutzeko bi sariak

Oñatiko Turismo Bulegoan partekatu dituzte esperientziak eta bertako produktua dastatzeko tartetxoa hartu ondoren, Arrikrutzera egin dute bisita, hango galerian sartu dira eta bertatik bertara ikusi dute. Hain zuzen ere, Oñati Arrikrutz kobek kalitatearen inguruan jasota dituen bi ziurtagirien inguruan hitz egin du Edurne Urteagak turismo gidariak.

Eguaztenean Mendukilon egin zituzten jardunaldiak, gaur Oñatin eta bihar, egubakoitza, Pozalaguan egingo dituzte,

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak