Okerreko bidea hartuta sartu da kamioia, GPSak bideratuta, eta errepidea estua izanik tarte horretan, pasatu ezinda geratu da. Hainbat seinale apurtu ditu pasatu nahian eta autoren batek edo bestek ere izan ditu kalteak. Kamioiak gidatzeko baimena duen gidari batek atera du handik, eta Cegasan utzi dute aparkatuta, gidariak positibo eman duelako.
