Pantxoa Carrere, Michel Ducau, Iñaki Dieguez, Pantxix eta Marie, Mattin Lerisa edo Maialen Errotabehere bezalako abeslarien lanaz gozatzen dihardute Oñatin. Ostean, herriko musikari Juan Vallsek, Iñigo Arrazolak eta Ander Etxanizek egingo dute emanaldia. Bukatzeko, bi ikastoletako abesbatza gazteak igoko dira oholtzara. Era berean, gaurko kontzertua baliatu dute 2018an hil zen Manex Pagolari omenaldia egiteko. Hura izan zen premian dagoen Lapurdiko ikastolari laguntza aparta eskaini ziona, sorreratan.
Premia duen ikastola
Lapurdiko Beskoitzeko Ikastolak, 2013an hasi zuen ibilbidea 3 ikaslerekin, herriko guraso batzuen ekimenez. Une honetan 39 ikasle dituzte eta duten erronka nagusia, ikasle horiei guztiei erantzuteko ikastola berria eraikitzea da.