Azken jaurtiketarekin galdu du Fagor Industrialek: 17-18

Mireia Bikuña 2020ko ots. 2a, 13:50

Jon Irizar Zarautzen kontrako jaurtiketa egiten.

Oñatiarrek ezin izan zuten Zarautz menderatu, bereziki, azken bost minutuetan partidua hankaz gora ipini zitzaielako: entrenatzailea eta jokalari bat egotzita, bost jokalarirekin geratu ziren kantxan. Bukatzeko hiru segundo geratzen zirenean sartu zuten garaipenaren gola kanpokoek.

Partidu intentsua eta parekatua jokatu zuten atzo, zapatua, Fagor Industrial Aloña Mendik eta Txiki Polit Zarautzek, Oñatin. Markagailua oso parekatua egon zen lehia guztian. Berdinketak izan ziren nagusi minutu gehienetan. Bada, bi taldeek ere eduki zituzten hiru goleko errentak.

Parekotasun hori bigarren zatiaren 25. minutuan apurtu zen. Aloñako entrenatzaile Aitor Garciak txartel gorria ikusi zuen, protestatzeagatik. Ordurako, Jon Irizar jokalaria ere kalean zegoen, bi minutuko zigorrarekin. Entrenatzailearen zigorra, kantxa zegoen jokalari batek bete behar zuen. Hori horrela, oñatiarrak bost jokalarirekin geratu ziren: atezaina eta beste lau. Hori baliatu zuten zarauztarrek markagailuan aurretik ipintzeko.

Egoerari buelta emanda, oñatiarrak gai izan ziren lehia berdintzeko, bukaerarako hamar segundo geratzen zirenean: 18-18. Baina, azken gola, Zarautzen sartu zuen. "Garaipena eskutan eduki dugu. Irabazteko aukerak izan ditugu, baina galtzeko ere bai. Une erabakigarrietan ez dugu asmatu", esan zuen lehiaren bukaeran Fagor Industrialen entrenatzaile Aitor Garciak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak