Dagoeneko erabilgarri dago Munazategiko komun publikoa

Oihana Elorza Gorostiza 2020ko urt. 31a, 10:01

Munazategin jarri duten komuna. (Irudia: M.U.)

Olabarrieta eta Asentzio artekoa Aiastui baserri inguruan jarriko dute eta lanak hasi dituzte dagoeneko.

Partaidetzako aurrekontuetan herriko paseo tokietan komun publikoak jartzeko eskaera jaso zuen Oñatiko Udalak herritarrengandik, eta horietako bat erabilgarri dago dagoeneko. Munazategin jarri dute. Bigarrena jartzeko egokitzapen lanak egiten ere hasi dira.

Berez garbitzen diren komunak

Munazategin, bidegorriaren ondoan, jarri dute dagoeneko erabilgarri dagoena. Komun Lorke Systens SL enpresak instalatu du, 37.700 eurotan; obra zibila eta azpiegitura lanak udal brigadak egin ditu. Komunaren ondoan iturri bat ere jarriko dute. Partaidetzako aurrekontu horietan, Torreauzo-Madalena eta Olabarrieta-Asentzio ibilbideetan jartzea komunak eskatu zuten herritarrek. Horrela, bigarrena Olabarrietan jarriko dute, justu Aiastui baserri aldera, errepide azpiko pasabidearen ondoan. Udal brigadako langileak ari dira tokia egokitzen. Hau ere berez garbitzen den komuna izango da eta argindarra eta ur-hornidura bertaraino eramango dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak