'Mari Errauskin' bihar igoko da Santa Ana aretoko oholtzara

Maialen Santos 2020ko urtarrilaren 24a

'Mari Errauskin' eta lagunak oholtza gainean (Argazkia: Glu Glu)

Mari Errauskin ipuin klasikoa antzerki bilakatuta ikusteko aukera izango da bihar, zapatua, 17:00etan. Eskoletan eta ume artean gehiegikeriak gertatzen direnean mutu ez geratzea zein garrantzitsua den erakutsiko diete haurrei, kantuen eta jolasen bitartez. Sarrerak aurrez eskuratu daitezke, www.onati.eus webgunean, 3,5 eurotan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak