Arrikrutzeko koba saritu dute Madrileko Fitur azokan

Oihana Elorza Gorostiza 2020ko urtarrilaren 24a

Espainiako Koba Turistikoen Elkarteak Arrikrutz-Oñatiko Kobari saria eman zion atzo, eguena, Madrilen egiten ari diren Fitur turismo azokan. 2018an zehar Arrikrutzeko lehoiaren inguruan egin zen hedapen eta hezkuntza lanagatik saritu dute. Udaleko sozioekonomia batzordeburu Xabier Igartua eta Oñatiko Garapen eta Turismo Agentziako Ikerne Altube izan ziren ekitaldian. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak