'Hiri jasangarria' da aurtengo First Lego lehiaketako gaia eta proiektu zientifikoan, euskal baserri baten oinarritutako eraikin jasangarri bat diseinatuko dute Zuazola-Larraña institutuko ikasleek; DBH4 mailako hamar ikasle ari dira horretan. Horretarako, Oñatiko Natur Eskola bio-eraikuntza bihurtzeko lanetan ari den Ekaitz Ubiderekin jarri dira harremanetan. Oñatiko Ortuzabala baratza ekologikoetara ere bisita egingo dute, besteak beste.