Garabiarekin lanean ari zen hodi batzuk mugitzen eta horiek kolpatu dute gizonezkoa. Suhiltzaileak eta anbulantzia bertaratu dira eta bertan artatu ostean, zaurituta Arrasateko ospitalera eraman dute, une guztian kontziente egon delarik. Osalanetik zehaztu dutenez, gizonezkoak arnasteko arazoak zituela ikusita, Donostiako ospitalera bideratu dute ostean eta zainketa intentsiboetako unitatean –ZIU– sartu dute.