Fitur azokan dago aurten ere Oñati

Oihana Elorza Gorostiza 2020ko urt. 22a, 11:43

Oñatiko eskaintzaren berri Madrilen egiten ari diren Fitur azokan

Madrilen egiten ari diren FITUR turismo azokan dira Oñatiko ordezkariak aurten ere herriak dituen eskaintzak erakusten.

Gaur hasi eta domekara bitartean egingo dute Madrilen turismoko FITUR azoka eta han izango dira Oñatiko ordezkariak aurten ere. Oñatik turismo aldetik dituen aukerak eta eskaintzak erakutsiko dituzte hango postu batean eta era berean azokan parte hartzen duten beste turismo eragile edo agentziekin bilerak egingo dituzte bata bestearen eskaintzak eta eskaerak konpartitzeko. "Bilera horiek lotuta izaten ditugu eta azokan bertan egingo ditugu agentzia batekin baino gehiagorekin", dio Turismo Bulegoko Edurne Urteagak. Herrialde askotako ordezkariak daude FITURen eta haien lan egiteko moduak edo ideiak ere ikusiko dituzte Oñatiko ordezkariek, Oñatira egokitzeko gero.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak