Oñatiar artistak prest daude kantuan eta dantzan egiteko

Aitor Agiriano Arrese 2020ko urtarrilaren 20a

Zazpigarren aldiz egingo du Kantari saioak ibilaldia Debagoiena barrena. Lehen geldiunea Oñatin izango du. Hala, zuzeneko emanaldietarako dena prest uzteko entseguak egin dituzte asteburuan Eltzian.

Urtarrilaren 25ean, larunbata, eta urtarrilaren 26an, igandea, 200 oñatirar neska-mutilek parte hartuko dute Gaztelekuan eskainiko dituzten zuzeneko emanaldietan. Arratsaldeko 16:o0etatik aurrera euskal kantuen festa ospatuko da bi egunetan. Doako ekitaldia izango da. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak