Aloñako Igoerako izen-ematea berritasunekin dator

Maialen Regueiro 2020ko urt. 19a, 10:49

Aloñako Igoerako antolakuntzak sare sozialen bidez jakinarazi bezala, aurten izen-ematean berritasunak izango dira. Korrikalari oñatiarrek (Oñatin erroldatutakoak) otsailaren 1ean zein 2an izango dute izena emateko aukera (100 dortsal da muga) eta gainontzekoentzako izen-ematea otsailaren 8an, 10:00etan irekiko da, www.sailkapenak.com atarian.

Oñatiarrek lehentasuna

Aloñako Igoera proban parte hartzea nahi duten oñatiarrek (baldintza Oñatin erroldatuta egotea da) gainontzekoek baino asteburu bat lehenago izena emateko aukera izango dute. Guztira, 100 dortsal egongo dira eskuragarri eta horiek agortzean, korrikalari oñatiarrek otsailaren 8ra bitartean itxaron beharko dute dortsala gainontzeko parte-hartzaileen moduan lortzeko. Gauzak horrela, otsailaren 8an, 10:00etan zabalduko da izen-ematea www.sailkapenak.com atarian.

Aloñako Lagunak elkartea

Izen-ematearen beste berritasun bat, prezioa izango da. Izan ere, aurten dortsala, bi euro garestiagoa izango da, 27 euro, alegia. Honen arrazoia da, 0rain urte batzuk Aloñako Igoerak, Aloñako Lagunak elkartearekin kolaboratu zuela, tximista batek gurutzean eragin zuen kalteak ordaintzen laguntzeko. Bada, aurten, Aloñako aterpetxeko teilatuaren zati bat erorita dago eta horrek kalteak eragin ditu aterpetxearen barrualdean. Berau konpontzeko helburua du dortsal bakoitzeko bi euroko donazioak, aterpetxeko teilatua eraberritzeko, alegia. Horren trukean, mendi lasterketako parte-hartzaile bakoitzak HOKO arropa etxeak emandako opari txiki bat jasoko du.

300 dortsal guztira

Mendi lasterketa hau apirilaren 26an egingo da eta antolakuntzatik jakinarazi dute, guztira 300 dortsal egongo direla. Horiek agortzen direnean, itxaron zerrenda bat irekiko da eta zerrenda horren ordenaren arabera ordezkoak gehituko dira. Parte hartzeko, ezinbestekoa da 18 urtetik gorakoa izatea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak