Oso lehia borrokatua izan da Fagor Industrial Aloña Mendiren eta Urnietaren artekoa. Epaileek ez dute lagundu, pattal ibili dira-eta, bi aldeetara, baina, batez ere, oñatiarrak kaltetuz.
Azken minutuetara alde txikiarekin iritsi dira etxekoak. Urnietak arriskatu, ordea, eta zenbait baloi berreskuratuta, kontraerasoan utzi dute erabakita partidua gorriek.